Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren kontrako Plataformak deituta elkarretaratzea egingo dute, bihar, martitzena, herriko plazan, 19:30ean. Bikotekide ohiak Hernanin hil duen Rosario Roman de la Fuenteren hilketa salatuko dute horrela. "Indarkeria sexistak egunero hiltzen, erasotzen eta bortxatzen ditu emakumeak, emakumeak izateagatik. Honen aurrean denon eskuartzea eta mobilizazioa ezinbestekoa da", azaldu dute plataformako kideek. Hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte elkarretaratzean parte hartzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.