Errozioak ez dio hutsik egin urteroko hitzorduari. Eguraldiagatik beldur ziren antolatzaileak baina eskerrak egin duen euria goizeko mezan zehar egin duela. Baina atertu du eta badirudi lagun izango dutela iluntzera arte. Ordura arte egongo dira Arruena plazan, jan, edan, abestu eta dantzatzen.