Hauek izan dira Ibai-Arte elkarteko ordezkarien eskutik saria jaso duten arrasatearrak: Maite Goikoetxea (Kili-Kolo dendan), Ana Belen Garcia (Sikol dendan), Miren Arizmendiarrieta (Expert Elkoron), Ana Gil (Nothing Without), Milagros Sebastian (Ume Arrasate), Itziar Muru (Gasolineran), Itziar Unzueta (Oskarbi), Jose Mari Salegi (Gasolineran), Maite Sebastian (Danatek) eta Leire Urbieta (Azpilikueta).
Uztailean ere eskaintza berezi batekin dator Ibai-Arte: bi pertsonendako 30 afari zozketatuko dituzte. Hala, irabazleak beste pertsona bat gonbidatu ahalko du.