Eskuz marraztutako Ferraria, Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2011ko uztailaren 1a

Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko areto nagusia diseinu estudio bihurtu da gaur, bertan izan da eta Maurizio Corbi auto diseinatzailea. Pininfarina estudioan egiten du lan Corbik, eta bertan besteak beste, Ferrariak diseinatzen dituzte. Aho zabalik utzi ditu areto nagusira hurbildu diren ikasle eta irakasleak, eskuz Ferrari baten diseinua marraztu duenean.

Ordu erdi eskasean, eta inongo ordenagailu edo aparailu teknologiko erabili gabe egin du marrazkia. Berau egiteko, askotariko arkatzak eta errotulagailuak erabili ditu; ez zuen beste ezeren beharrik, bere eskuek urtetako esperientzia dute eta: 29 urterekin hasi zen autoak diseinatzen, eta duela 21 urte hasi zen Pininfarinan.

Corbik adierazi duenez, beretzat oso garrantzitsua da eskuz marraztea, bere esanetan sentimentu eta ideiak transmititzeko modurik errazena da-eta. Adierzi du era berean, penatu egiten dela egungo diseinatzaileek eskuzko marrazkiak egin beharrean, aparialu digitalak eta tableta grafikoak erabiltzen dituztelako.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak