Aitor Fernandez Kolonbian jokatuko duten Munduko Futbol Txapelketan izango da

Xabier Urtzelai 2011ko uztailaren 1a

Espainiako 20 urtez azpiko futbol selekzioak Kolonbian jokatuko du abuztuan Munduko Txapelketa, eta Julen Lopetegi hautatzaileak aukeratutakoen artean dago Aitor Fernandez arrasatearra. Hala, maiatzan egin genion elkarrizketan aitortu zigun txapelketan egoteko itxaropena zuela, eta halaxe izango da.

Uztailaren 29tik abuztuaren 20ra arte jokatuko dute Kolonbian 20 urtez azpikoen Munduko Futbol Txapelketa, eta Espainiako selekzioaz jokatzeko aukeratuen artean dago Athleticeko jokalari Aitor Fernandez. Hala, Espainia C multzoan egongo da, Australia, Ecuador eta Costa Ricarekin batera. 

Aukeratuen artean egonda Arrasatekoak erakutsi du erabat gainditu duela atzamarrean egin zioten ebakuntza.

Hemen aukeratuen zerrenda.

Hemen Arrasatekoari maiatzean egindako elkarrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak