Egin behar den bakarra da Ibai-Arte elkartearen barruan dauden saltokietan erosketak Ibai-Arte txartelaz egitea. Hala, automatikoki dafanotik ateratzen den txartelaren bitartez unean bertan jakingo du bezeroak saritua izan den edo ez. Beraz, zenbat eta erosketa gehiago egin Ibai-Arte txartela erabiliz, orduan eta aukera gehiago egongo dira saria eskuratzeko.
Horrez gain, saritua denak honako zein jatetxetan afalduko duen jakingo du: Hilarion jatetxea, Santa Ana hotela, Hama4 jatetxea, Txoko jatetxea eta Arteaga landetxea.
Erreserbak aldez aurretik
Afarien eskaintza berezia uztailaren 31ra arte luzatuko da. Aurreko urteetan egin den ekimena da eta erosleen artean arrakasta handia lortu izan du. Hala, antolatzaileek bezeroen harrera ona errepikatzea espero dute.
Hori, afaltzera joateko sarituek aldez aurretik erreserbatu beharko dute mahaia, eta horretarako azken eguna da irailaren 30a.