Mirari Arando Txatxilipurdiko Haurren saileko arduradunak adierazi duenez, erronka potolo bat markatu dute aurten: "Zenbait gurasok esan digute kalean haur gutxi ikusten direla eta horregatik ekintza gehienak kalera aterako ditugu".
Zaintza zerbitzuak goizetan
Goizetan zaintza zerbitzua ere egongo da aurten erdigunean, San Andresen eta Musakolan, 09:00etatik 10:00etara. Udalekuak 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era izango dira.