Kultura Sailak aditzera eman du ordutegi berezia izango duela liburutegiak uztail eta abuztuan. Ekainean zehar 10:00etatik 20:30ak arte eten barik egon da zabalik. Bada, uztailaren 1etik 31ra honakoa izango da ordutegia, astelehenetik egubakoitzera: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 1etik 31ra, berriz, goizez bakarrik egongo da zabalik: 09:30etik 14:30era. Azkenik, iraileko lehen astean, hilaren 1etik 8ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta irailaren 12tik aurrera egun osoan egongo da zabalik, bazkalorduko eten barik: 10:00etatik 20:30era. Bihartik aurrera, beraz, asteburutan itxita egongo da udal liburutegia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.