Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren kontrako plataformak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo Arrasateko plazan. Ekainaren 16an, leiho batetik erorita, Durangon hil zen emakumearen heriotza salatu nahi izan zuten bertaratuek. Izan ere, emakumeen kontrako indarkeria kasu gisa baieztatua izan baita heriotza hori. Emakumeei erasorik ez zioen pankartaren atzean batu ziren 25 bat lagun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.