'Freskura!': euskarazko irakurgai eta mahai-jolasak, igerilekuan

Txomin Madina Milikua 2011ko eka. 29a, 16:53

Freskura bila joaten dira asko eta asko igerilekuetara, eta izen horixe jarri dio Txatxilipurdik egubakoitz honetatik aurrera martxan jarriko duen egitasmo berriari. Musakolako Udal igerilekuan euskara hutsezko irakurgaien eta mahai jolasen doako mailegua da 'Freskura!'

Egitasmoaren aurkezpenean Eneko Barberena Txatxilipurdiko zuzendariak esan du udan igo egiten dela irakurtzeko ohitura, eta jende asko igerilekura joaten denez, pentsatu dute leku egokia dela bezeroei era erosoan euskarazko irakugari eta jolasak eskuragarri jartzeko.

Dinamizatzaile bat egongo da Freskura! ekimenaren postuan, eta  bertatik irakurgai eta jolas bat hartzeko, igerilekuko karneta edo beste karnet bat utzio beharko da, maileguan hartutakoa itzultzean, jabeari bueltatuko ziona.  Gazte Bulegoko informazio ere egongo da eskuragarri eta Debagoieneko kultur agenda ezagutzera emateko ere baliatuko da. Ekintza sorpresak ere iragarri dituzte. Ekimena egubakoitz honetan jarriko da martxan, eta abuztuaren 5era arte iraungo du. Astelehenetik egubakoitzera, arratseko 15.30tik 20:30ra egongo da postua jarrita.

Hainbat argitalpenen laguntza

Txatxilipurdik Arrasateko Udalaren eta Aukearen laguntza izan du egitasmoa aurrera eramateko, baita Goiena, Berria, Hitza, Irrien lagunak, Argia, Gaztezulo eta Aizu argitalpenena ere. Inazio Azkarraga Urizar Alkateak esan duenez, begi onez ikusten dute egitasmo hau, eta euren babes osoa ematen diote.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak