23 lagunek eman dute izena Photomiradas lehiaketako lehen edizioan. Astelehenean hartu zuen erabakia epaimahaiak:
- Lehenengo saria: Jordi Perez Molina, Onil (Alikante) - "La sonrisa es la mejor cura" argazkiarekin
- Bigarren saria: Alberto Martinez de la Fuente Martinez, Abanto (Bizkaia) - "La importancia del contacto" argazkiarekin
- Talde saria: Antonio Castro Jimenez, Baena (Kordoba) - " Artesano del sueño" argazki sorta
- Publikoaren saria: Aritz Gordo Perez, Arrasate
Irabazleak nongoak diren ikusita, Arizmendikoek egunotan erabakiko dute sari banaketa nola egin, baina litekeena da postaz egitea. Bestalde, Kutxako ordezkariekin harremanetan daude erakusketa bat egiteko.