Esklerosi anizkoitzari aurre egiteko bederatzigarren urtez bustiko da Arrasate

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 29a

Domekan, uztailak 3, Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez kanpainaren bederatzigarren edizioa egingo da Arrasaten. Esklerosi Anizkoitza Fundazioak eta ADEMGI elkarteak elkarlanean antolatzen duten ekimena da, Arrasateko Udala eta AUKEA eta Toki Argi elkartearen laguntzarekin. Gaixotasun neurologiko horrek sortzen dituen arazoez gizartea sentsibilizatzea eta dirua lortzea da helburua. Gaixotasun sendaezin hori pairatzen duteen alde 'busti' gura duenak domekan du hitzordua Musakolako igerilekueta.

Esklerosi Anizkoitzaren alde lagundu  edo kanpainan parte hartu nahi dutenek, uztailaren 3an, Musakolako kiroldegiko igerilekuetara joan eta igeri edo “busti” egin beharko dira horretarako mugatua dagoen igerilekuan. Jardunaldiaren amaieran igeri egindako metro guztiak zenbatuko dira gaixotasun sendaezin hau jasaten duten pertsonen aldeko ekitaldian. 

Kanpaina burutu ahal izateko, Udaletxea, AUKEA eta Toki Argi elkartearen laguntza ezinbestekoa izan da. Kiroldegian mahai informatibo bat jarriko dute eta jendeari diplomak ematen. Gainera, Kukuxumuxuk egindako Busti Zaitez-Mojate merchandising materiala erosi ahal izango du jendeak: kamisetak, txapelak, erlojuak, giltzatakoak... 

Arrasaten egiteaz gain Gipuzkoako beste 16 herritan ere burutzen da. Euskal Herri eta Estatu mailako ekimena da  eta prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, iaz 40.000 pertsonek hartu zuten parte, 40.000 lagun busti ziren gaixotasunaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak