Errozioa ospatuko du Al-Andalus elkarteak domekan

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 29a

Al-Andalus Arrasateko elkartearentzat domekan da egun handia. Urtero bezala aurten ere Errozioa ospatuko du eta. 09:30ean hasi eta jaia ez da amaituko 19:30ak arte. Ama birjinarekin kalejira egin ostean, meza eta kantuak izango dira aurten ere jaiko izarrak.

Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 09:00 Elkarteei ongietorria Al-Andalus elkartean. Salda banatuko da.
  • 09:45 Salbea, Coro Rociero Al-Andalus taldearen eskutik.
  • 10:00 Rocioko ama birjiinaren irteera: Al-Andalus elkartetik Santa Teresa elizaraino. Kalejira zaldiekin egingo da.
  • 10:15 Al-Andaluseko kideei eta gainerako elkarteei lore eskaintza egingo zaie.
  • 10:30 Meza.
  • 11:30 Mezaren amaiera eta erromeriaren hasiera, Arruena parkera arte.
  • 19:00 Errozioko salbea eta Ama Birjinaren kalejira, stand guztietatik.
  • 19:30 Erromeriaren amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak