Elkarretaratzea egingo dute indarkeria matxista salatzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 27a

Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren kontrako plataformak elkarretaratzea deitu du Durangon ekainaren 16an hil zuten emakumearen erailketa salatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko. Elkarretaratzea bihar, martitzena, izango da 19:00etan Herriko plazan.

Ekainaren 16an leiho batetik erorita Durangon hil zen emakumearen heriotza «emakumeen kontrako indarkeria kasu gisa" onartu dute eta horregatik egingo dute elkarretaratzea. Herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak