Jon Garai: "Pozik gaude jaiek izan duten harrerarekin"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko ekainaren 27a

Kalean izan den giroa eta beste urte batzuetan baino jende askoz gehiago ibili dela izan dira, herriko jaiak bukatuta Jon Garai, Kultura teknikariak gaur goizean Arrasate Irratian esan dituen lehen hitzak. Ekitaldi zehatzen gainean galdetuta, Monterronen, Golden Appel Quartet-en kontzertua azpimarratu du, bereziki, ikuslegoaren berotasuna goraipatuaz. Espero moduan, zezenekin lotutako ekitaldiek aurten ere jendetza handia bildu dutela gaineratu du eta, era berean, herritarrak fideltasunez jarraitzen dituzten erementari dantzaren hitzordua ere bereziki azpimarratu izan du.

Kultura sailekoek lana eta jaia uztartu behar izan duten arren, lan-taldean ondo moldatu direla aitortu du eta aukera aprobetxatu du, lanean izan diren guztiei eskerrak emateko. Udal korporazio berriko kide batzuk ere lankide izan dituela gaineratu du, ondo moldatu direla esanaz.

Bitxikeriak ere izan direla kontatiu du herriko irratian garaik: "bai, asko daude, horien artean, adibidez: Uarkapeko pelota partiduan markagailua "inprobisatu" behar izan genuela, apurtu egin zen bertakoa-eta. Eskerrak pelotako taldekoek "betikoa edo tradizionala" segituan ekarri zutela. Eta azkeneko entzierroan ere izan zela gaineratu du: "azkenengo egunean, ez dakigu zein arrazoirengatik, zezenen kamioiaren atea etxafuegoak bota aurretik zabaldu zuten. Batek baino gehiagok susto galanta hartu zuen; nik barne. Zorionez, anekdota hutsean geratu zen".

Horrelakoak eta gehiago kontatu ditu Jon Garaik, Arrasateko Kultura teknikariak, Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan. Jarraian duzue elkarrizketa osoa entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak