Jonathan Perezek urrea, Istar Dapenak zilarra eta Mari Jose Gilek hiru domina, Espainiako txapelketetan

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 27a

Zapatuan Avilesen jokatu zituzten Espainiako txapelketa autonomikoetan pertiga jauziko bigarren kategorian urrea irabazi zuen Jonathan Perezek, 4,80 metroko jauzia eginda. Castellon, berriz, kadeteen Espainiako txapelketa jokatu zen eta bertan zilarra lortu zuen Istar Dapenak, 3,80 metroko jauzia eginda. Marka pertsonala gainditu zuen Dapenak.

Mª Jose Gilek, berriz, beteranoen txapelketa jokatu zuen aste bukaeran Aguilasen. Hiru domina lortu zituen bi egunetan: zilarra 800 metrotan, 3'32'' denborarekin; urrea 1.500 metrotan, 6'59'' denborarekin; eta urrea 5.000 metrotan, 25'56'' denborarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak