Bertan behera geratu da Bedoña Baturen lore eta hosto lehorren gaineko ikastaroa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 29a

Bedoña Batu elkarteak jakinarazi berri duenez, uztailaren 2rako antolatu duten lore eta hosto lehorren ikastaroa bertan behera utzi dute. Gaur, ekainak 29, zen izena emateko azken eguna eta 12 parte hartzaile izan behar ziren gehienez. Bada, aditzera eman dutenez, oso jende gutxi animatu da eta ez dute egingo. Aurreko ikastaroek arrakasta borobila lortu dute. Esaterako, xaboia nola egin irakasten zuten ikastaroan herritar batzuk kanpoan geratu behar izan ziren jende larregi zegoelako.

Bilketaren dekalogoa, lehorketa teknikak, lore eta hostoak prentsatzeko moduak eta apaingarriak nola egin erakutsi behar zuten ikastaroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak