Andoni Azpilikuetak irabazi du Street Boulder Arrasate eskalada txapelketa

Asier Alkorta 2011ko eka. 27a, 09:51

Andoni Azpilikuetak irabazi zuen zapatuan Street Boulder Arrasate eskalada txapelketa. Guztira, hamazortzi parte-hartzaile egon ziren eta antolatzaileak ekintza "oso ondo" atera zela esan dute. "Aurten bigarrenez egin da eta gustura geratu gara; datorren urtean berriro errepikatzeko asmoa daukagu".

Hamazortzi parte-hartzailetatik bi bakarrik izan ziren neskak, gainontzekoak mutilak izan ziren. Kale bete jenderen aurrean, eskalatzaileak gogotik saiatu ziren zazpi blokeak gainditu eta eraikinetara igotzen. Eta ez zen lan makala izan, izan ere bero ikaragarriak txapelketa ohi baino zailagoa jarri zuen. 

Hasiera baten zortzi bloke, zortzi toki ezberdin, eskalatzea aurreikusi zuten antolatzaileek, baina azkenean, parte hartzaileak asko zirela eta, zazpi bloke eskalatu zituzten eskalatzaileek. "Txapelketan jende askok parte hartu du eta azkenean bloke bat kendu egin dugu", esan du Joannes Irizar txapelketako antolatzaileak. Jendearen erantzunarekin "oso pozik" geratu direla gaineratu du. "Lagunarteko giro polita egon da txapelketa osoan eta ikuslegoa ere gustura egon da proba ikusten".

Aurten, gainera, estreinakoz kamisetak banatu dituzte antolatzaileek. Funtsean, txapelketa honek eskalada bultzatzea du helburu eta alde horretatik helburua bete dutela esan dute antolatzaileek.

Horregatik guztiaghatik, "gauzak nola joan diren ikusita", datorren urtean berriro errepikatzeko asmoa dutela iragarri dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak