"Dragoia jan eta gero, dantzan jo ta fuego"

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko ekainaren 25a

Dragoi janerako salgai zeuden 400 txartelak saldu ziren eta bat baino gehiago gelditu zen aurtengo dragoia dastatu barik. Hala ere, dragoia jan zutenek aitortu ziguten okela oso xamurra eta ederra zegoela. Arrasateko dragoiak parekorik ez duela argi geratu zen, beste behin. Ondoren, Oihan Vegak disko festarekin ez zuen inor geldirik utzi; plaza guztia dantzan jarri zuen.

Gaur Eguzki Laruren txanda izango da. Hemen duzue egitaraua:

Zapatua, 25, ume eta gaztetxoen eguna

  • 08:30 DIANA gaita-joleekin.
  • 09:00 ENTZIERROA. Gero, BIGANTXAK zezen-plazan.
  • 09:30 Umeendako DIANA.
  • 10:30 Biteri plazan, ongietorria EGUZKI LARUri. Biterin Haurgunea eta Zaldibarren Gaztegunea jarriko dira martxan 13:30era arte.
  • 12:30 TROVAHABANA talde kubatarrarekin KALEJIRA eta KONTZERTUA.
  • 13:30 APAR JOLASA Biteri plazan. Bainujantziak ekarri!
  • 16:30-18:15 Zaldibarren eta Biterin Eguzki Laruren JOLASPARKEAK eta ESKULAN TXOKOAK martxan jarriko dira berriro.
  • 17:00 ESKALADA TXAPELKETA txosnetan hasita. Herriko kaleetan zehar Street Boulder.
  • 18:15 Txikienak KALEJIRAN joango dira Zaldibar eta Biteritik Herriko Plazaraino.
  • 18:30 ERREKORTADOREEN ESKOLA gaztetxoentzat.
  • 18:45 Kanpanolue HAUR-BERBENA Herriko Plazan. Gero, Eguzki Laruri agurra.
  • 19:00 Txosnetatik hasita ORKESTRA ELEKTRONIKOA.
  • 20:00 Seber Altuben Jira & Bira ikuskizuna TRAPU ZAHARRArekin.
  • 22:30 ARF (Arrasate Rock Festival) KAÑERIA 13, MOTOCICLON eta LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldeekin txosnagunean.
  • 22:30 Herriko Plazan DANTZALDIA, Laiotz taldearekin.
  • 23:30 SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

Txosnetan:

  • 17:00 Street Boulder.
  • 18:00 Gazte jolasak.
  • 19:00 Orkestra elektronikoa.
  • 22:00 Arrasate Rock Festival.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak