Bihar eta etzi, 80 talde inguru kalean saskibaloian

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 24a

Gaur, egubakoitza, eguerdian jakingo dute antolatzaileek Hirunako Soraluce Sarian zenbat taldek parte hartuko duten, iaz moduan, izena emateko epea azken ordura arte luzatu dutelako. Antolatzaileek adierazi dute 80 talderen bueltan ibiliko direla.

Bihar 08:00etan hasiko dituzte San Martin plaza saskibaloi kantxa bilakatzeko lanak, eta 10:00etarako gertu egongo da dena, partiduekin hasteko. Hala, zapatu goizean kadete eta gazte mailakoek jokatuko dute, eta arratsaldean, 16:00etan hasita, ibarreko seniorren eta elite mailako seniorren txanda izango da, bai gizonezkotan eta baita emakumezkotan ere.
Domekan, berriz, gaztetxoek hartuko dituzte kantxak, eta 10:00etan hasita alebinek, benjaminek eta infantilek jokatuko dute. Ondoren egingo dituzte sari banaketak, 14:00ak inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak