Reggae Sound System
2006an Iker eta Unai anaiek sortutako taldea da. Musika beltza eta erritmo jamaikarrak gustuko dituzte biek ala biek. Egiten dituzten musika estiloen nahasketak –ska, Rocksteady, jazz, funk...– Reggae Sound System estilo berezia sortu du.
Taula gainean soinu indartsua eta zaindua erakusten dute, eta zabaltzen duten mezua positiboa eta errebindikatiboa da. Taldeak duen ezaugarri garrantzitsuena bi anaien arteko elkar ulertze ona da. Hala, bien arteko sorkuntzak mugimendu berezia sortzen du.
'Musical Warriors' lana
2008. urtean Are you reggae? lehen lana aurkeztu zuten; eta, 2010ean Musical Warriors. Lehenengo lanarekin 1.500 kopia saldu zituzten. Bigarren lanarekin, ostera, euren musika estiloa finkatu gura izan dute.
Taula gainean laguntzen Revolutionary Family izena duen lagunak dituzte: besteak beste, Mighty Costas, King Konsul, Yanu eta Mr. Garlik. Gauerdian hasiko den kontzertuan denak igoko dira taula gainera musikarekin giroa sortzera.