Arrasate Musikaleko Bandaren emanaldia, gaur, egubakoitza, 13:00etan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 24a

Arrasate Musikaleko Musika Bandak gertu ditu instrumentuak jaiak girotzeko. Gaur, San Juan eguna, kalejira izango dute herriko gaitariekin, 11:00etan. Ondoren, 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira konpartsa, Musika Banda eta gaitariak.

Monterronen, kontzertua

Herriko jaietan ohiko bilakatu den kontzertua eskainiko dute musikariek ondoren. 13:00etan izango da, Monterronen.
Mikel Markiegik zuzenduta era guztietako doinuak eskainiko dituzte. Amparito Roca pasadoblearekin hasiko dute saioa; ondoren, opera doinuek hartuko dute Monterron; zinemara eramango ditu ikusleak hurrengo piezak: West side story. Rio Negro, Orinoco eta Chubut erreken soinuek hartuko dute Monterron ondoren; eta, amaitzeko, Munduari bira 80 egunean.

  • Amparito Roca                                           Jaime Teixeidor

    La italiana en Argel                           Gioachino Rossini

    West side story                                    Leonard Bernstein

    Rivieren-Cyclus                                              Arie Maasland

    Around the world in 80 days           Otto M. Schwarz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak