Momentuko eta betiko abestiak jarriko ditu Oihan Vegak plazan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ekainaren 24a

Oihan Vega musikari eta kazetari bergararrak dantzan jarriko ditu gazteak eta ez hain gazteak gaur gauean. 23:30ean Diskofesta egingo du Vegak Herriko Plazan.

Bergarako jaietan ere ibili zen Vega, eta orain berriro ere ibarrera etortzea "berezia" dela dio. Ezagunen aurrean musika jartzeak kimika berezia sortzen duela dio, eta "etxera bueltatzea" dela gaineratu du.

Jendearen araberako musika

"Dagoeneko ohitura bilakatu da Arrasateko jaietan Diskofesta egitea", azaldu du Vegak. Momentuko abestiak, betikoak, arrakasta handia izan dutenak, kalejirak...denetik jartzen duela azaldu du Vegak.
"Jendearen arabera izaten da; izan ere, ez da jende mota bera egoten 23:00etan edo 03:00etan", dio. Gaur egun gehien eskatzen dituzte abestiak dira, besteak beste: Loca People, Esne Beltzaren Gogoak... "Eta baita beti arrakasta izaten duten Ikusi mendizaleak... bezalako abesti mitikoak", azaldu du Vegak. Arrasateko plaza zelakoa den galdetuta, dio "beroenetarikoa" dela. "Jendea beti dago prest dantza egiteko; gainera, giroa beroa izaten da", gaineratu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak