Udaleku irekietarako gurasoen bilerak datorren astean hasiko dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 23a

Txatxilipurdik jakinarazi duenez, udaleku irekietarako gurasoen bilerak datorren astean izango dira, astelehenetik eguaztenera. Honela azaldu dute, prentsa ohar baten bidez: "Guraso asko nahiko despistatuta egoten dira eta ez dira noiz eta non izango diren gogoratzen.

Astelehenean, hilak 27, Santamainako ludotekan egingo dute: 18:00etan Musakolako 2 eta 6 urte arteko umeen gurasoendako eta 19:00etan 6 eta 10 urte artekoendako. Martitzenean Kulturateko areto nagusian egingo da bilera: 18:00etan erdiguneko 2 eta 6 urte arteko umeendako eta 19:00etan, berriz, 6 eta 10 urte artekoendako. Eguaztenean, azkenik, Kulturateko areto nagusian ere egingo da bilera, baina San Andresko umeendako: 18:00etan 2 eta 6 urte artekoen gurasoendako eta 19:00etan 6 eta 10 urte artekoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak