Inoiz baino jendetsuagoa izan da aurten San Juan bezperako herri bazkaria. 350 lagun inguru elkartu dira Uarkapen –iaz 150 elkartu ziren gaztetxean–, luze joko duen parrandarako prest. Katering enpresa batek eman die jaten koadrilei jai batzordeko kideen eta boluntarioen laguntzarekin; menuan, nobedade handirik ez: paella eta solomoa patata eta piperrekin. Giro paregabea eta kolorea nagusi. Orain, 17:00etan, Uarkape kanpoan makala izango dute zain, poteo alaitsu baten ostean Herriko plazara eramateko. Ea aurten, iaz moduan, lehen saiakeran igotzen duten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.