Txosnen irekieraren eta Mondrako nesken pregoiaren ostean, Sanjuanetako jai batzordeak bota du jaien hasiera irudikatzen duen txupinazoa. Beraz, festa giroak hartu du Arrasate dagoeneko eta domekara arte ez dute etenik izango. Jaiaren lehen orduetan koadrilak izango dira protagonista, egitarauko hurrengo ekitaldia Uarkapeko herri bazkaria izango da-eta. 350 gazte inguru batu dira bertan. Aurretik, noski, derrigorrezko poteo alaia egin dute herriko kaleetan zehar. Gora Sanjuanak!. Argazkiak:
Txosnen irekiera, Mondrako nesken pregoia eta txupinazoa 
ALBISTE GEHIAGO
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.