Inazio Azkarraga-Urizar: "Ez dago jairik herriaren parte hartze barik. Parte hartu eta gozatu Sanjuanetan!"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 23a

Ordu erdi eskas falta da Sanjuanak has daitezen. Bada, Arrasateko alkatea izan dugu Arrasate Irratian jaietarako dituen eginbeharrez eta alkate moduan daramatzan egunez berbetan. Jaietako erronka handiena gaur gauean izango du, San Juan suaren eta herri osoaren aurrean dantza egin behar duenean: "Pausoak badakizkit irakasle bikaina izan dudalako. Hori bai, beste gauza bat da pauso horiek ondo egitea unean bertan, herri osoa begira dagoenean". Herritarrei jaietan parte hartzeko deia egin die: "Ez dago jairik herriaren parte hartze barik", adierazi du.

Alkate moduan daramatzan egunei dagokienez, udaletxean lurreratzeko balio izan duela adierazi du Azkarraga-Urizarrek: "Informazioa jaso eta jendea ezagutzen ari gara eta eskerrak aurreko udal gobernuaren erabateko laguntza dugula". Bestalde, 2011-2015 agintaldiko udal antolamendua zehaztuko duen osoko bilkura datorren uztailaren 7an egitea proposatu diete gainerako udal taldeei. Oraingoz, baina, Sanjuanetaz gozatzeko asmoa dauka: "Aurten bereziak izango dira jaiak, normalean baino ekitaldi gehiagotan hartuko dut parte".

Jarraian duzue Inazio Azkaraga-Urizarrek Arrasate Irratian kontatu dituenak entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak