Saioak 18:00ak eta 20:30ak bitartean izango dira. Gorka Zurutuza Ointxe!-ko kirol arduraduna izango da kanpuseko zuzendaria eta harekin batera arituko dira entrenatzaile kurtsoa egiten ari diren hainbat monitore. Azken urteetan kanpusak izan duen harrera ona berriz izatea espero dute Ointxe!-ko kideek.
Kanpusean izena emateko epea egubakoitzean amaituko da, San Juan egunean, hain zuzen. Izena emateko, nahikoa da hurrengo datuak (izen abizenak, jaiotze data, helbidea, telefonoa, ikastetxea, kamiseta neurria) ointxe@ointxe.com helbidera bidaltzea edota izen emate orria Ointxe!-ko arduradun bati ematea. Azalpen gehiago taldeko webgunean aurkituko duzue. Kanpusean parte hartzeko prezioa 35€koa da. Parte hartzaile guztiei kamiseta bana emango zaie.