Porrotxek Pirritxi ahotsa gaizki zuela esanez hasi zuen emanaldia, baina Pirritxen erantzuna borobila izan zen: "Lasai Porrotx! Guztion artean egingo dugu kantu!". Eta ez zitzaion arrazoirik falta izan; Pupu eta Loreri ongietorria egiteko kantuan ez zitzaien ikuslegoaren laguntzarik falta izan. Eta halaxe izan zen ikuskizun osoan zehar... Beste behin, arrakasta borobila.