Sanjuanetarako prestatzen hasi da Arrasate

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 21a

Zezen plaza muntatzen hasiak dira eta dagoeneko jarrita daude txosnaguneko bi txosnak –apustu berezia egin du aurten txosna batzordeak txosnagunea indartzeko– eta agertokia. San Juan jaien ezinbesteko guneetako bi dira, herriko jaiak gainean ditugun adierazle. Gaur bertan sartzen gara udan; ofiazialki 19:16ean sartuko gara. Bada, ordu horretan haur eta gurasoz lepo egongo da Monterron, Pirritx, Porrotx eta Marimotots datozelako, 'Ongi etorri Pupu eta Lore' ikuskizuna Arrasaten aurkeztera. Ez dago udan sartzeko modu hoberik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak