Kulturate eta Gazte Bulegoa hilaren 23tik 26ra itxita egongo da. Bestalde, sexologia zerbitzuak, udaletxeak eta Emakume Txokoak, berriz, hilaren 24an, 25ean eta 26an ez dute funtzionatuko.
BAZ eta AUKEA, berriz, San Juan egunean, hau da, ekainaren 24an bakarrik itxiko dute. Hori bai, kiroldegia hilaren 23an lehenago itxiko dute, 19:30ean, hain zuzen. Gainerako egunetan ohiko ordutegian egongo da zabalik, hau da, 07:00etatik 21:00etara.
Autobusei dagokienez, entzierroak direla-eta, hilaren 24an, 25ean eta 26an Garibai etorbidea moztu egin beharko dute 08:45etik 09:15era eta denbora tarte horretan Hotel Mondragon parera mugituko da Garibaiko geltokia. Bestalde, Lurraldebusek gaueko zerbitzua indartuko du hilaren 23an eta 24an. Hona hemen ordutegia: