Pirritx, Porrotx eta Marimotots, gaur Arrasaten

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 21a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna aurkeztuko dute gaur, 18:30ean, Arrasaten, Monterron parkean. Euskal Herriko pailazorik ezagunenen azken ikuskizuna lehenengoz egingo da Arrasaten. Udalak ez du jarri mugarik jende kopuru aldetik eta ondorioz parkea bete-bete egingo da.

Hala ere, euria egingo balu, ikuskizuna frontoian egingo dela iragarri du Udalak eta orduan sarrerak momentuan bertan banatuko dira. "Frontoian ezin dira nahi beste herritar sartu eta hori kontrolatu egin behar da; sarrerak amaitzen direnean amaitu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak