Debagoiendarrak ondo Espainiako eskalada txapelketan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 21a

Miriam Mulas eta Kepa Bruña arrsatearrak Xixonen izan dira aste bukaera honetan jokatu da Espainiako Eskalada Txapelketan. Biak ere Euskal Herriko selekzioko partaideak. Emaitza onak lortu dituzte biek.

Miriam 18 urtez azpiko mailan aritu da eta Kepa 20 urtez azpikoan. Kanporaketak gainditu ostean, finalerako sailkatu dira biak eta finalean Miriam 8. sailkatu da eta Kepa berriz 6. Emaitza oso ona izan da, nahiz eta bi eskalatzaileak ez diren oso pozik azaldu lortutako emaitzekin.

Bestalde, euskal selekzioko beste bi partaidek Espainiako txapela lortu dute. Alde batetik, Itziar Zabala dimarrak 18 urte azpiko mailan nagusitasun osoz gailendu da eta Jon Ander Bravo gasteiztarrak 20 urtez azpikoen artean txapela eroan du oso borrokatua izan zen finalean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak