Autobus urbanoaren tarifak igo egingo dira uztailaren 1etik aurrera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 20a

Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren 2011ko uztailaren 1etik aurrera Lurraldebuseko linea erregularreko bidaiarien garraio publikoaren prezioak igoko ditu. Beraz,  Arrasateko autobus urbanoan ere tarifa berriak aplikatuko dira. Igoera handiena Lurraldebus txartela erabiltzen ez dutenendako izango da, izan ere, bidaia bakarreko tarifen prezioa 1,35 eurotik 1,40ra igoko da. Hau da, Lurraldebus txartela gero eta gehiago erabili igoera gero eta txikiagoa da.

Hauexek izango dira urbanoaren gainerako tarifak, uztailaren 1etik aurrera: hilean bidaia bat eta 40 bidaien artean egiten duenak 0,74 euro ordainduko du bidaia bakoitza –orain 0,73 euro da–; 41 eta 70 bidaien artean egiten duenak 0,37 euro bidaia bakoitza –orain, 0,36 euro– eta, azkenik,  71 bidaitik gora egiten dutenendako ez dago igoerarik: 0,12 euro ordaindu beharko dute bidai bakoitza, orain bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak