Pintxo poteoa egubakoitzean egingo da asteon; Gorripotearen bigarrena, berriz, ekainaren 30ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 20a

Egubakoitzean, hilak 24, San Juan eguna denez, Arrasate Bizirik ekimenaren barruan dauden tabernek –hau da, Ibai-Arte merkataritza elkartearen bueltan sortutako ekimeneko kideek– pintxo poteoa egubakoitzean egitea erabaki dute. Ohiko egutegia aldatzea erabaki dute, baina ez diote asteroko hitzorduari kale egingo. Ordutegia, ohikoa: 18:00etatik 21:00etara. Gorripotearen sustatzaileek, berriz, asteon ez dute egingo. Datorren ekainaren 30ean egingo dute bigarrena. Lehen egueneko balorazioa "ezin hobea" da: "20:00etarako zenbait tabernetan garagardoa eta pintxoak agortu ziren", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak