Zapatuan Seber Altuben izan ziren Arrasateko erraldoi eta kilkien konpartsako kideak urtean egindako lana erakusten, eta erraldoien familiako kide berriak herritarren aurrean aurkezten. Zapatuko hitzorduak, baina, bazuen beste helburu bat ere: konpartsarako dirua batzea. Helburu horrekin zozkatu zuten, bada, bildots bat. 1082 zenbakidun txartela da irabazlea. Txartelaren jabeak Arrasateko Ttukun dendara joan beharko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.