Agurne Juldain, Arrasateko Nubi elkarteko kideak, gaur, astelehena, Arrasate Irratian kontatutakoak dituzue jarraian entzungai.
Urteroko "Oporrak bakean" programaren barruan, aurten ere haur sahararrak bi hilabetez izango dira gurean; aurten ohi baino lehenago etorriko dira, uztailean beharrean, herriko jaietan hemen izango dira-eta. Data zehatzik ez badute ere, ekainaren 23an edo 24rako espero dituztela gaineratu du Nubi elkarteko kideak eta, era berean, Arrasaten 8 haur hartuko dituzte hainbat familiek; horien artean, badira haur bat baino gehiago hartuko dituztenak ere.
Agurne Juldain, Arrasateko Nubi elkarteko kideak, gaur, astelehena, Arrasate Irratian kontatutakoak dituzue jarraian entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.