Entseguak izan zuen, berezitasunik, erraldoi berriak aurkezteko aprobetxatu baitzuten: Ferroia, Mari, Basajauna eta Lamina. Herritarrek harrera ona egin zieten konpartsako kide berriei. Horrelaxe adierazi zigun Joxerra Perez taldekideak: "Umeek gustura hartu dituzte eta hori ez da txarra".
Egun osoko egitaraua
Erraldoi berrien aurkezpenaz gain, beste hainbat ekintza izan ziren. Egunari goizeko 11:00etan ekin zioten, Saiolango eraikinetik kalejiran irtenda Seber Altuberaino. Han txistorra, edaria eta konpartsako materiala saltzeko karpa jarri zuten. Erraldoien bi saio ere izan ziren: erraldoi txikiena eta erraldoi berriena. Ondoren, bazkaria eta arratsaldean saiheski pintxoak eta garagardoa jarri zuten salgai. Zapatuan Motorrak ondo berotuta, jira eta bira gehiago San Juanetan.