Foru Aldundiak errumaniar jatorriko bi umeren ardura hartu du

Miren Arregi Amasorrain 2011ko ekainaren 19a

Eguen gauean hasi ziren liskarrak Arrasateko Polmetasa pabiloi abandonatuan, Errumaniar jatorriko familia bateko hainbat kide sartu zirenean. Antza, bertan zegoen beste familia batekin hasi ziren liskarretan eta udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren. Egoera ikusita erabaki zuten errumaniar jatorriko familia Nafarroa Etorbideko aterpetxera eroatea.

Aldi berean, ohartu ziren familia horretan bazirela 3 urteko eta urte eta erdiko bi neska mutiko, oso egoera txarrean, bai elikadurari, garbitasunari eta osasun egoerari dagokionean, eta Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetara jo zuen udaltzaingoak. Egubakoitz goizean etorri ziren Foru Aldundikoak umeen bila fiskalaren agindu batekin eta Donostiara eroan zituzten. Une horretan liskarrak eta tentsio uneak bizi izan ziren, Gizarte Zerbitzutakoen eta umeen familikoen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak