Haurrek iratzarri dute dragoia

Irati Goitia 2011ko ekainaren 20a

Nolatan ez da ba dragoia iratzarriko? 240 haur inguruk izugarrizko hotsa atera zuten atzo arratsaldean Arrasateko kaleetan zehar, izan ere, haurren danborrada ospatu zen. Umeek gogor astindu zituzten danborrak.

Galeria gehiago

Urteroko ibilbidea egin zuen haur danborradak: Nafarroako etorbidetik irten zen eta Garibaitik pasa ostean, Maalako kaletik gora Herriko Plazan amaitu zen. Zaldi gainean zihoazen banderadunek irekitzen zuten bidea eta atzetik danborra eta barrila jotzen zutenak, dantzariak, sukaldariak eta baita karroza ere. Haur guztiak pozik zebiltzan, nor bere jardunean. 

Jende mordoa 

Guraso zein ezagun mordoa zegoen ibilbide osoan zehar danborrada noiz pasako zain. Argazki eta bideo kamera eskuan hartuta ikusi genituen asko eta asko, euren biloba, seme-alaba edo ezagunei argazkia ateratzeko prest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak