Alkatetzak ez du parte hartuko San Juanetako Salbean, ezta hurrengo eguneko mezan ere

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2011ko eka. 17a, 17:53

Arrasateko Alkatetzak bere izaera laikoa bermatze aldera datozen San Juan jaietan ospatuko den Salbean eta hurrengo eguneko meza nagusian ez duela parte hartuko erabaki du.

Lehenengo urtea izango da aurtengoa Arrasateko alkateak ekitaldi honetan parte hartuko ez duena. Hala ere, Salbean zein hurrengo eguneko meza nagusiaren ohiturekiko eta bertan parte hartzen duten zinegotzi eta herritarrenganako errespetu osoa adierazten du Arrasateko Alkateak.

Hala, Bilduren zinegotzi batzuk, Amaia Larrañagak (EA) esaterako, parte hartuko du ekitaldi horretan.

Salbe eta meza nagusi osteko ekitaldietan ere parte hartzeko borondatea agertu du Arrasateko alkatetzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak