Dorletako Amakoek errepidekoa utzi, eta mendikoaz Madrilera

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 17a

Dorletako Amako hainbat txirrindulari Madrilen egongo dira asteburuan, mendiko bizikletako Euskadiko Selekzioaz. Gonbidapena jaso duten txirrindulariak, Mugarri-Jay taldeko Iker Eskibel, Alex Goirizelaia eta Jon Ander Kortabarria izan dira, eta Lizarralde Kirolak taldeko Julen Aspe, Adrián Oruna, Andoni Sánchez eta Aitor Pagaldai.

Dorletako Amako kideak gaur gauean abiatuko dira Madril aldera –Navacerradara–. Zapatua entrenamendu saioak egiteko aprobetxatuko dute, eta domekan izango dute lasterketa, Becerril de la Sierran egingo duten lasterketarako.

Beste alde batetik, Dorletako Amak eta Umebizik antolatuta, larunbatean bizikleta festa txiki bat egongo dute. Laubiden 09:30ean elkartzen diren bizikleta-zale guztiak Aretxabaletaruntz abiatuko dira, han frontoian elkartu eta jarraian Eskoriatzaruntz abiatzeko. Eskoriatzan, goizean zehar, ginkana eta hainbat jolas egingo dituzte elkartutakoek, 12:00ak aldera Eskoriatzako kaleetan egingo den Alebin eta Infantil mailako lasterketa ikusteko, ondoren sari banaketa egingo dute jaiari bukaera emateko.
Hala, Dorletako Amako kideek neska-mutiko guztiak animatu nahi dituzte irteera horretan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak