Alemaniatik Arrasateraino traktore batekin

Imanol Gallego 2011ko ekainaren 16a

Uda garaian bidaiatzea ez da demaseko albiste, baina Europa erdia traktore baten barruan zeharkatzea bai. Horretan dabiltza Heidi Schierbaum eta Siegfried Thiele bikote Alemana.

Apirilaren 15ean irten ziren Munich ingurutik Europa ezagutzeko asmoarekin. Berlinetik pasa ostean Frantzia ere zeharkatu dute. GPS sistemak horrela adierazi eta gero, Arrasate herri barrutik zeharkatzen saiatu dira eta Oroketegiko biribilgunean nahastu egin dira. Errepide nagusitik jarraitu beharrean epaitegi aurretik pasa dira eta Arrasate Musikal parean geratu behar izan dira.

20 minutuko kontua izango zen, baina jende mordoxka ibili da bikotea eta bere traktorearekin zer gertatzen zen ikustera. Udaltzainek auto bat mugitu behar izan dute, bikote alemanak bidaiarekin jarraitu ahal izateko. Izan ere, traktorearekin bidaiatzea ez dela erraza aitortu dute, baina hasieratik garbi zuten ez zutela abioian bidaiatu nahi, eta pentsatzen-pentsatzen hauxe izan da topatu duten soluzioa. Espainian eta Portugalen ibiltzeko asmo dute, baina ez dute ez helburu ez helmuga zehatzik; Gabonetarako, hori bai, etxean egon gura dute.

Interesatuek Internet bidez jarraitu ditzakezue euren ibilerak www.heidi-schierbaum.de webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak