Ekitermikeko kideek azaldu dute, besteak beste, zein garrantzitsua den auditoretzak egitea energia kontsumoak ezagutzeko eta zentzu horretan eraginkorrago izateko neurriak hartzeko. Diote industria enpresa berri eta moderno zenbaiten kasuan izan daitekeela energia eraginkortasunaren gaia tentuz zaindu izana, baina oro har eta garapen handia izan duen sektorea izanda asko hobetu daitekeela.
Debagoieneko Mankomunitateak gaurko Arrasaten antolatutako jardunaldia gaiaren inguruan han eta hemen egiten diren ekitaldietan bat gehiago da. Izan ere, energia eraginkortasunarena, energia iturriena pil-pilean dagoen kezka da gaur egun. Betiko iturriak agortzen ari diren neurrian energia garestiago egingo da, eta horrek dakar, besteak beste, energiaren alorrean eraginkorrago izateko inbertsioak egin beharra, Ekitermikeko kideen esanetan.