Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak antolatuta, Askagintza elkarteak alkoholimetro postua jarriko du San Juan bezperako gauean, 00:00etatik 03:00etara. Arbolapetan jarriko dute postua. Zertan datzan? Bada, adingabeak babesteko asmoz, alkoholimetro froga kualitatiboak –emaitza positiboa edo negatiboa den adierazten dute bakarrik– burutuko dira. Negatibo ematen duten adingabeei 'Gozatu, ez tronpatu!' pegatinak banatuko zaizkie. Bestalde, helduei, kotxea edo motoa hartu nahi badute, froga kuantitatiboak egingo zaizkie. Hau da, alkohol maila zenbatekoa den esango zaie.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.