Oraingo hau azoka "ikusgarriagoa" izango da, Garmendiaren arabera. Hona egongo diren postuak:
- Baserritarrak udaberriko produktuekin: Etxebarri, Zuloeta, Bidasoro, Ikutixo, Enuzketa Aldekoa, Mendibitzu, Aldabazahar eta Zubikoa.
- Denboraldiko produktuekin eginiko pintxo dastaketa, Jesus Romero sukaldariaren eskutik. Bertan sukaldaria egongo da, eta errezeten azalpenak eskuratu ahalko dira. Erosketak egiterakoan, pintxoak dastatzeko tiketak oparituko dira. Horrez gain, pintxoak salgai ere egongo dira.
- Egurrez eginiko sukaldeko tresneria, Felix Barcina artisau arrasatearra
- Blasenea, orturako landare ekologikoarekin
- Irun bonsai (Irun): bonsai aukera bariatua
- Kaktus Islaia (Errenteria): kaktus eta landare naharratsen aukera bariatua
- Zunoyar (Oiartzun): Buganbilak eta jazmin aukera bariatua
- Viveros El Montañés (Tafalla): Landare aromatikoak eta olibondoak
- Viveros Aranburu (Aginaga): lore eta landare apaingarri aukera bariatua.
Hilero moduan, erosleen artean baserritarren produktuez beteriko saskia zozketatuko dute.