Emanaldia bi zatitan banatu zuten: lehenengo zatian euskal kantak interpretatu zituzten eta bigarrengoan, berriz, kantu atzerrritarrak izan ziren protagonista. Saio arrakastatsua izan zen, hainbat herritar hurbildu ziren-eta. Goikobalu gaztekoek beste behin erakutsi zutren ahots pribilegiatuak dituztela.
Aldai parkea duela urtebete pasatxo inauguratu zen, baina atzo estreinatu zuten. Izan ere, atzo egin zen bertan lehenengo kultur ekintza. Goikobalu Gaztekoek izan zuten ohorea; halaxe azaldu zuen saioaren hasieran Rakel Murgoitoa abesbatzaren zuzendariak: "Iaz irekin zen baina oraindik ez da kultur ekintzaren bat antolatzeko erabili. Oso sonoritate ona du, ikusiko duzue. Beraz, estreinu mundiala egin behar dute gazte hauek".
Horrez gain, egubakoitzean Bartzelona aldera doazela gogoratu zuen Murgoitiok: "Gaurkoa [atzokoa] Bartzelonarako entsegu orokorra izango da. Izan ere, egubakoitzean goaz lau eguneko bira egitera; euskal etxean eta kultur zentro bateko lorategian abestuko dugu".