Estricalla eta Kop taldeen doinu indartsuekin dar dar egingo dute gaztetxeko hormek

Maider Arregi 2011ko ekainaren 15a

Barikuan, hilaren 17an, Estricalla eta Kop taldeak zuzenekoa eskainiko dute Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan hasita. Eskola zaharreko hardcorearen gaur egungo bizirauleak dira Estricallako kideak; Fuegos Olímpicos azken lana aurkeztuko dute Arrasaten. Kop talde kataluniarra, berriz, Acció directa intentziodun lana aurkeztuko du. Adrenalina askatzea nahi dutenendako ezinbesteko hitzordua.

Estricalla taldea Fer Apoa (El Corazón del Sapo, Kuraia, Matxura) eta Kloakao taldeko musikariek osatzen dute. Amorru, abiadura eta tentsio handiko hardcorea egiten dute, sua ere dariona musikan eta hitzetan. Iaz Gimnasia revolucionaria diskoa argitara eman zuten, eta orain dela gutxi Fuegos Olímpicos lana kaleratu dute, Arrasaten aurkeztuko dutena. Eskola zaharreko hardcorearen gaur egungo bizirauleak. 


Beraiekin, Kataluniako aspaldiko ezagun batzuk igoko dira agertokira, Kop. Nekaezina den Juanrak (Speereth...) gidatutako taldea 1998an sortu zen, Speerethen errautsetatik. 2002an, baina, taldea eten behar izan zuten, eta 2007an are eta indartuago eta indartsuagoa bueltatu ziren, bai Juanra eta bai taldea ere. Iaz Acció directa lana kaleratu zuten, asmo deklarazio hutsa. Taldea hardcoretik abiatu bazen ere, gaur egun hurbilago daude metal eta thrashetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak