Hainbat sari
Hiru modalitate ditu lehiaketak: helduak, gaztetxoak –17 urtetik beherakoak– eta haurrak –13 urtetik beherakoak–. Azken bi modalitateetako lehen bi onenei margo kutxa oparituko diete. Bestalde, helduen artean dirua izango da saria: lehen sariak 600 euro, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 300 euro. Azkenik, herriko lehenak 300 euro eramango ditu eta bigarrenak, berriz, 150 euro.
17 urtetik eta 13 urtetik beherakoetan, lehen eta bigarren sariek margo kutxa bana jasoko dute.