Aikidoko, Kenpoko eta Judoko irakasleak izango dira, nahi duen orori, debalde, borroka arte horiek gertuagotik erakusteko gertu: "Lehenengoz egingo dugu egun bateko ikastaro modukoa. Beste batzuetan erakustaldia egin izan dugu, baina lehenengoz egingo dugu ikastaro hau, jendeak borroka arte hauek gertutik ezagutu ditzan".
Arropa erosoa eraman
Uarkapen goiz eta arratsalde egingo duten ikastarora arropa erosoarekin joateko gomendatu du Matasek: "Kirol jarduera egingo dugulako. Borroka arte hauek, baina, ez dira kirol jarduerara mugatzen, kontzentrazioa hobetzeko balio dutelako, koordinazioa lantzeko...".
Ikastaroa haur eta nagusiei zuzenduta dago; goizeko saioa 10:00etan hasiko dute, 13:00ak arte. Eta, arratsaldekoa 17:00etatik 19:00etara egingo dute. Hala, irakasle lanetan borroka arte horietan eskarmentu handia duten hiru maisu izango dira: Aikidoan Jose Manuel Matas, Judoan Julio Gallego, eta Kenpoan Rafa Carriet. Izena lehenago emateko deitu: 627 442 142 zenbakira.